XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

5.1. HAMABI URTEZ LANGABEZIAN ETA...

A) Arretaz entzun ezazu grabazioa eta galderoi erantzun:

12 URTEZ LANGABEZIAN EGON ETA...

01. Non gertatu zen grabazioan kontatzen den pasadizoa?

02. Zer egin zuen gizon honek? Zergatik?

03. Zein helburuz egin zuen protesta-ekintza hau?

04. Nora eraman zuten udaltzainek gizona?

B) Hemen dituzue gai honen inguruko eztabaidarako hainbat puntu.

Denon artean komenta itzazue.

- Ikusiak ikusita, oso sinesgarria da gizon honen egoera, hau da, 12 urtez langabe egon beharra izana.

- Langabezian denbora luze ematen duen jendeak ez du normalean saiakera serioegirik egiten lana topatzeko.

- Lan-merkatuaren egoera oso makala izanik, espezializazio handia duenak bakarrik izaten du lana topatzeko modua.

- Entxuferik ez duenak ez du sarri askotan inolako posibilidaderik izango behar den moduko lana eskuratzeko.

- Ikasketak amaituta, lehenbiziko lanpostua lortzea izaten da nekezena.

Askotan bila eta bila arituta ere, esperientziadun jendeak bakarrik izaten du lana topatzeko biderik.

- Unibertsitatean edota Lanbide Heziketako institutuetan eskaintzen den prestakuntza ez da lanerako aproposa gertatzen.

Honelako baldintzetan, ikasketak amaitu berri dituenari lan-merkatuan sartzea oso zaila suertatzen zaio kasurik gehienetan.

- Entrepresa askotan langilegoak dituen lan-baldintzak ez dira oso egokiak izaten.

Halaber, berez dituen eskubideak ez dira beti ere errespetatzen.